Igo
  • 2020/05/22

Dendari eta ostalarien artean aurpegirako babes pantailak banatzen ari da udala

Herriko komertzio txikiaren artean aurpegirako babes pantailak banatzen ari da Galdakaoko Udala. 2.000 pantaila banatuko ditu Galdakaoko eta Usansoloko dendari eta tabernarien artean; komertzioko, bina.


Anbulatorioko buruak emandakao aholkuei jarraituz, merkatarien babesa ziurtatu nahi du horrela udalak, denbora luzez eta herritar askorekin egoten baitira kontaktu zuzenean.


Galdakaoko Udaltzaingoaren egoitzan jaso daitezke pantailak, 09:00etatik 23:00etara bitartean