Igo
  • 2018/10/18

David Guapo telebistako showmana Torrezabalera dator urriaren 21ean, familia osoarentzako umore zuriko ikuskizuna eskaintzeko

David Guapok hamar urtetik gora daramatza agertokietan eta bost telebistan, baita zenbait irratsaiotan ere. Diziplina anitzeko komiko gisa defini dezakegu, bere espektakuluetan talentua, musika, inprobisazioa, ironia eta lotsa gutxi erakutsiz.


Datorren urriaren 21ean, igandea, Torrezabal Kultur Etxera dator (19:30ean) 'Que no nos frunjan la fiesta 2' eskaintzeko. Familia osoarentzako umore zuria darabilen espektakulua dugu, inprobisazio eta musika bereziz jantzita, espektakulu bakoitza bakarra izatea bihurtuz. Gainera, showaren eduki gehientsuena ez da ezaguna, ez telebistan ez online, soil-soilik zuzenean goza daitekeelarik.


David Guapo artista hurbila da, show bakoitzaren amaieran fanekin argazkiak egiteko itxaroten duena, opari txiki bat emanez. Argazkiak Daviden webean eskegitzen dira ondoren, bertatik dohainik jaitsi ahal izaten direlarik.


Espektakulua freskoa, dibertigarria eta jatorrizkoa da, David Guaporen musikaren inprobisazioaz jantzita, saio guztiak bakarrak izaten direlarik. Familia osoarentzako laurogeita hamar minutuko umorea, eduki gehientsuena ezezaguna, telebistan zein online, soil-soilik zuzenean goza daitekeena.


Prezioak:


. 18 euro, 13,5 euro (bazkideak), 15 euro (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta taldeak).


Kultura Arloak gogorarazten du deskontu garrantzitsuak daudela Torrezabaleko bazkide-txartela izanda (antzerki-kupoia takilan trukatu eta antzezlan honetarako bi sarreratan %50eko deskontua aplikatzen da).