Berrogeita hamar bat gazte inskribatu dira honezkero Galdakaoko udalak Aste Santuan martxan jarriko dituen kirol-kolonietan. Kolonia hauek 6 eta 13 urte arteko gazteei zuzenduta daude eta bi taldetan banaturik izango dira, Urreta kiroldegian eta Unkinan.
Kolonia honeen datu aitagarrienak ondokoak dira:
Lehenengo txanda: apirilaren 15, 16 eta 17an
Bigarren txanda: apirilaren 23, 24, 25 eta 26an
Adina: 6 eta 13 urte artekoak
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, hasi baino ordu erdi arinago haurrak entregatzeko zerbitzua eta amaitu ondoko ordu erdiraino hartzeko zerbitzua.
Prezioak:
1. Txanda: Abonatuak 42? eta EZ abonatuak 50,40?.
2. Txanda: Abonatuak 56? eta EZ abonatuak 67,20?.
Inskripzinoak Urretako eta Unkinako kiroldegietan egin leiz, baita be udalaren ondoko web-orrian be: (www.galdakao.eus).