Igo
  • 2019/04/09

Datorren ostiralean amaituko da, Aste Santuan, 6 eta 13 urte arteko gazteei zuzendutako lehenengo kirol-kolonietara inskribatzeko epea

Berrogeita hamar bat gazte inskribatu dira honezkero Galdakaoko udalak Aste Santuan martxan jarriko dituen kirol-kolonietan. Kolonia hauek 6 eta 13 urte arteko gazteei zuzenduta daude eta bi taldetan banaturik izango dira, Urreta kiroldegian eta Unkinan.


Kolonia honeen datu aitagarrienak ondokoak dira:


Lehenengo txanda: apirilaren 15, 16 eta 17an


Bigarren txanda: apirilaren 23, 24, 25 eta 26an


Adina: 6 eta 13 urte artekoak


Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, hasi baino ordu erdi arinago haurrak entregatzeko zerbitzua eta amaitu ondoko ordu erdiraino hartzeko zerbitzua.


Prezioak:


1. Txanda: Abonatuak 42? eta EZ abonatuak 50,40?.


2. Txanda: Abonatuak 56? eta EZ abonatuak 67,20?.


Inskripzinoak Urretako eta Unkinako kiroldegietan egin leiz, baita be udalaren ondoko web-orrian be: (www.galdakao.eus).