Igo
  • 2019/03/21

Datorren ostegunean, Galdakaoko III. Berdintasun Saria emango da Torrezabalen, herritarrek proposatutako hiru hautagaitzaren artean aukeratu ondoren

Datorren ostegunean, Torrezabal Kultur Etxean egingo den ekitaldi publikoan (19:00etan), Galdakaoko udalak bultzatu duen III. Berdintasun Saria irabazi duen hautagaiaren izena jakinaraziko da. Hiru hautagaitza daude aitorpen hori jasotzeko, orain dela aste batzuk herritarren parte-prozesua burutu ondoren.


Saria jasotzeko hiru hautagaitzak ondokoak dira:


. Argizai eskaut taldea


. Galdakaoko ostalaritza eskola


. Maria Eugenia Gortazar


Ekitaldian Loli Astoreka, Gemma Martínez eta Sol Maguna aktoreen laguntza izango da.