Igo
  • 2019/02/11

Datorren martitzenean Usansoloko segregazio-prozesuko Batzorde Paritarioa bilduko da auzuneei galdeketa zelan egin aztertzeko

Ibon Uribe, Galdakaoko alkateak, zezeilaren 12rako, martitzena, Usansoloko segregazio-prozesuko Batzorde Paritarioaren bilera deitu dau, muga egiten daben auzuneetan galdeketa zelan egin aztertzeko eta Usansoloko muga geografikoak zehazteko, hiri-gune hau Galdakaoko udalerriko zatia izan dalako beti.


Gobernu zentralak planteatutako galdeketari, 2018ko uztailean, emon eutson ezezkoaren ostean, Batzorde Paritarioaren markoan alternatibak eztabaidatuko dira segregazio-prozesu honetan aurrera egiteko.