Igo
  • 2018/05/11

Datorren maiatzaren 26an, Torrezabalen izango dan Kaiola festibalerako sarrera bi bikotxak zozketatzen dira

Galdakaoko udalaren Kultura Arloak sarrera bi bikotxak zozketatuko dauz Kaiola festibalera doan joan ahal izateko. Ekitaldia Torrezabal Kultur Etxean izango da datorren maiatzaren 26an.


Lehiaketaren oinarriak, labur-labur, ondokoak dira:


Lehiaketaren hasiera eta amaiera datak eta eremu geografikoa.


Lehiaketaren hasiera-data, 2018ko maiatzaren 10ean, eguena, izango da, eta amaiera-data, maiatzaren 21ean, 21:00etan izango da. Epe horretan soilik parte hartu ahal izango da.


Kanpaina Kaiola Festibala Facebook orritik jarraitzen daben erabiltzaileentzat zuzenduta dago.


Lehiaketan, Kaiola Festibala Facebooketik jarraitzen daben 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.


Parte hartzeko, lehiaketari buruzko argitalpenean iruzkin bat egin beharko dute, ondoko galderari erantzunez: Zergatik nahi dozu 2018ko Kaiola Festibalera joan?


Kaiola Festibalak eskubidea izango du zozketa egiten dan bitartean aldaketak egiteko, behar bezala burutzeko arrazoiren bat balego edo hobetzeko helburuarekin.


Zozketaren irabazlearen eta modalitatearen aukeraketa. Zozketa, 2018ko maiatzaren 21ean, astelehena, egingo da, Easypromos aplikatuz. Beronek aukeraketa ausazkoa izan dala ziurtatuko dau.


Irabazle bi aukeratuko dira eta erreserba gisa, beste bi be bai.


Saria takilan jasoko da ekitaldiaren egun berean (maiatzak 26), aurretiaz NANaren bidez identifikatu ondoren.