Igo
  • 2018/09/11

Datorren barikuan Galdakao Street Kirolak programak jarraituko dau gazteentzako jarduerakaz Mugaburuko landan

Galdakao Street Kirolak programak, datorren barikuan, jarduera batzuk eskainiko dauz beste behin Mugabururuko landan, 12 urtetik gorako gazteei zuzenduta, jai-programa barruan eta Taui Mediak antolatuta, udalagaz alkarlanean.


Goizeko 10:00etan hasiko da eta inskripzinoak ordu erdi arinago egongo dira zabalik. Programan ondokoa eskainiko da:


. Parkour, aldamiozko oztopoakaz. Bertan sare sozialetan jarraitzaile ugari daukiezan kirolari batzuk be izango dira (@Aritz Vlog, @Josestao3run).


. Skate, Yow arrapalakaz 15 skatekaz. Animatzen diranek probau ahal izango dabez, Idoia Casasen adituaren zaintzapean, aholkuen laguntzaz.