Igo
  • 2018/11/15

Datorren asteburuan “Pintxo lanperna” txapelketa izango da Galdakaon. Herritarrek eta epaimahai profesional batek onena aukeratuko dabe

Datorren asteburuan Galdakaoko estalezimentuek "Pintxo lanperna" txapelketan parte hartuko dabe. Urtero ospatzen dan ekimen hau Galdakao Mikologikoaren kanpainaren barruan dago, beti be herri honen nortasuna, kultura gastronomikotik sustatzen eta turismoa erakartzen jarraitzeko.


Pintxo txapelketa honetan parte hartzaile bakotxak perretxiko-pintxo bat prestatzen dau txapelketarako eta pintxoa + ardo ondua / ur boteilatxoa euro bitan eskaintzen dau. Herri-epaimahai bat dago, kontsumitzerakoan establezimentuetan emoten diran txarteltxoen bitartez bozkatzen dauena, eta epaimahai profesional bat Galdakaoko Ostalaritza Eskolako irakasleez osatutakoa. Parte hartzen daben bezeroen artean zozketa egingo da, azaroaren 29an, 14:00etan, Dendari Elkartearen bulegoetan.


Txapelketako pintxoak dastatzeko ordutegiak:


Azaroak 16 19:00 - 23:00


Azaroak 17 12:30 - 15:30 eta 19:00 - 23:00


Azaroak 18 12:30 - 15:30


Parte hartuko daben establezimentuak ondokoak izango dira:


BAR ALAI (Santi Brouard, 3)


BAR GILDATXO (Bizkai kalea, 5)


BAR GUREA (J.B.Uriarte, 40)


BAR SORGIĐE (Gaztain, 6)


BATZOKI (Sollube, 6)


CAFETERIA GOIZ-ARGI (Guridi, 3)


CAFETERIA URKI (Urki, 9)


DOG&FOX (Euskadi, 8)


GANGUREN TABERNA (Gipuzkoa, 11)


GURE TOKI (Zamakoa 18)


HAMAIKETAKO (Bizkai kalea, 1)


LA PUTXERA (Zubiaurretarren, 7)


LURBERRIGANE (Muguru s/n)


ON KAFE (Bizkai kalea, 1)


STATION WAGON (Urreta parkea, 1)


TABERNA IZASKUN (Bizkai kalea, 5)


TOPA KAFE ANTZOKIA (J. b. Uriarte, 55)


WILLIAM IV CAF╔-TEATRO (Santi Brouard, 2)


V-BAT (Lehendakari Agirre, 4)


Alkarlaguntzazko proiektu honek Galdakaoren nortasuna bultzatu gura dau, ondarea eta gastronomiaren eta mikologiaren inguruan berezko ezaugarriak dituen udalerria dala aprobetxatuz.


Helburu nagusi horren inguruan, Galdakaoko udalaren Ekonomia Sustapen Arlotik, eta Dendari Elkartearen eta Galdakaoko Ostalaritzako Goi-mailako Eskolaren laguntzaz, jarduera-programa bat diseinatu da, urrirako eta azarorako.