Igo
  • 2019/05/24

Datorren asteburuan, III. Usansolo Cup Torneoa, futbol 7ko bigarren urteko alebinen kategoriakoa, hasiko da

Datorren larunbatean, maiatzak 25, Usansolo Cup torneoaren hirugarren edizioa hasiko da, futbol 7ko torneoa, bigarren urteko alebinen kategoriakoa (2007an jaiotakoak). Bigarren edizioan bezala, aurten ere 4 fase izango ditu hiru asteburutan banaturik. Maiatzak 25 eta ekainak 1, 8 eta 9.


Fase bakoitza kategoria batentzat izango da, kategoria bakoitzeko hiru finalistak hurrengo fasera pasatuz. Liga B-arekin hasiko gara eta Liga A, Liga R eta ekainaren 9ko Finaleko fasearekin jarraituko dugu, bertan gonbidatutako ekipoak eta hilaren 8ko finalistak egongo direlarik.


Usansolo Cup apurka-apurka haziz eta hobetuz doan torneoa da. Edizio honetan 7 probintziatako ekipoak egongo dira. Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ekipoez gain, Nafarroako, Katanbriako, Errioxako eta Madrileko ekipoak egongo dira.


Athletic Club, Real Sociedad, Alaves, Rayo Vallecano, Getafe, Leganez eta Racing de Santander (aurreko edizioko irabazlea) bezalako izenak izango ditugu


Iaz bezala, emakumezko bi ekipok jokatuko dute, Athletic Club eta Basauriko Kimuak, horrela gure helburuetako bat mantenduz, berdintasuna kirolean sartzea eta normalizatzea.


Aurten, nobedade gisa, "Usansolo Laguntza Elkartea - Asociación Solidaria de Usansolo"rekin (Elikagaien bankua) gure konpromisoa txertatzen dugu, ekipo parte-hartzaile guztiei animatuz, espedizioko kide bakoitzak elikagai ez-galkorren kilo bat ontziraturik ekar dezan.


Gonbidapen hau tornerora datozen guztiei ere egiten zaie.