Igo
  • 2019/02/22

Datorren asteburuan Euskal Herriko neguko haur Txapelketa jokatuko da Galdakaon

Galdakaoko Igeriketa Taldeak Urretako igerilekuan haurren kategorian neguko igeriketaren egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat antolatuko dute: Euskal Herriko neguko haurren Txapelketa


Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako igerilariek parte hartuko dute Galdakaoko Urreta kiroldegiko igerilekuetan: 25m. eta 8 kaleko igerilekuan, kronometraje elektronikoa.


Txapelketa otsailaren 23an, larunbata, eta 24an, igandea, jokatuko da, egunean saio bikoitza izango delarik, goiz eta arratsaldez, Goizeko saioak 10:00etan hasiko dira eta, arratsaldekoak, 17:00etan.


Haurren kategoria honetan 20014 eta 2005ean jaiotako neska igerilariak eta 2003an eta 2004an jaiotako mutil igerilariak lehiatuko dira.


Haurren kategoak ugariena da gure klubean, 22 igerilari ditugu, txapelketako 36 probetan Hego Euskal Herriko igeriketako etorkizuneko promesekin lehiatuko direnak.


Proba eta urte bakoitzeko izan diren lehenengo hiru sailkatuei dominaz sarituko zaie.