Igo
  • 2019/03/13

Datorren asteazkenean hasiko den “Emakumeak zineman” ziklora mila pertsona inguru dator urtero

Mila pertsonatik gora dator Torrezabal Kultur Etxera urtero "Emakumeak zineman" ziklora. Ekimen hau Galdakaoko udalaren Berdintasun Arloak bultzatu duen "Martxoak 8-Emakumeen Nazioarteko Eguna"ren harira aurreikusitako programazioaren barruan, atal aipagarrienetako bat da.


Aurten "El orden divino" filma izango da datorren asteazkenean, martxoak 13, zikloari hasiera emango diona. Ondoren, "La buena esposa" (martxoak 20) eta "Maria Magdalena" (martxoak 27) filmak eskainiko dira. Hiru filmak 19:00etan proiektatuko dira.


Programatu diren hiru filmetako bakoitzaren sarrera 2,5 eurokoa izango da, duela urte batzuk prezio herrikoi hori mantentzen delarik.