Igo
  • 2019/04/15

Datorren asteartean hasiko da, Galdakaoko udalak Egia auzoan eraiki dituen aisialdirako 34 ortu ekologiko erabili ahal izateko epea

Datorren asteartean, apirilak 16, hasiko da, Galdakaoko udalak Egia auzoan eraiki dituen aisialdirako 34 ortu ekologiko erabili ahal izateko epea, maiatzaren 10ear arte. Inskripzioak, NANaren fotokopiarekin batera, ESAN bulegoan aukez daitezke 8:00etatik 14:30era, edo behar bezala sinatutako eskabide informatikoa eta NANaren eskaneatzea esan@galdakao.net helbidera bidalitako mezu elektroniko bati erantsiz.


Galdakaok duela 4 urte ortu ekologikoak izango ditu, herritarrek euren barazki eta ortuariak sorraraz ditzaten bertan, beti ere aisialdi aktiborako eskaintza askotarikoa izan dadin. Eskaintza handitu zen 2018. urtean, bigarren fasea eraikiz. Zehazki, Egia auzoan 36 ortu eraiki dira, 40 eta 50 metro koadroko azalerarekin, horietatik bi helburu pedagogikoetarako udalaren esku geratzen direlarik.


Ekimen hau 2011ko irailaren 29ko udalbatzaren osoko bilkuran izan zuen hasiera, PPk aurkeztutako mozioari, zuzenketa bat erantsita, EAJ-PNV, PSE-EE eta GB-EzAn udal-taldeek sostengua eman ostean, garapen iraunkorrari eta hori lortzeko ekintzei lotuta dagoelarik.


Ortu ekologiko bat erabiltzeko baimena jasotzeko aukera izateko, ezinbesteko baldintzak izango dira, besteak beste, ondokoak:


. Adin nagusia izatea eta Galdakaoko herritarra, biztanleen udal erroldan inskribatuta. Inskripzio bat etxebizitza bakoitzeko.


. Landatzeko lursailik ez izatea Galdakaoko udalerrian.


. Lagapen hartzaileek elkarte bat sortu behar dute eguneroko kudeaketarako. Hau da, erabiltzaile komunitate honen helburua da ortuen funtzionamendua ona eta gutxieneko mantenua izateko arduratzea, eta Galdakaoko udalaren kudeaketako arduradunekin harreman zuzena izango duen pertsona aukeratzea.


. Adjudikaziodunak urteko udal kuota ordaindu behar du, Ordenantza fiskalak ezarritako zenbatekoz, hau da, 62,50?. Zenbateko honez gain, elkarteari ekarpen bat egin beharko dio, bere kasuan, ura, argia eta garbiketako gastuei aurre egin ahal izateko.


Informazio gehiago izateko, plegua kontsulta daiteke eta informazio gehigarria hemen: web municipal.