Igo
  • 2019/05/23

Daniel Arenas munduko txapelduna izan da beteranoen kategorian bikejoring espezialitatean, Txekian

Daniel Arenas galdakoztarra (Zuzen Adventure Team) eta Sua txakurra (Malinois artzain-txakur belgiarra), munduko txapeldunak izan dira joan den asteburuan (beteranoen kategoria) Txekiako Errepublikan jokatutako bikejoring txapelketan. Arenasek eta Suak, gainera, gizonezkoen sailkapen absolutuan bigarren postua lortu zuten.


Bikejoring espezialitatean, Btt eta txakurrak zugandik tiraka arineketan egiten da, homologatutako tiratzeko linea elastiko batekin, laguna ez mintzeko. "Berriak gara modalitate honetan, lasterketa gutxi daramatzagu eta bi hilabete baino ez entrenamendu berezia egiten, lasterketa luzeagoak egiteko zalea naizelako. Izan ere, astebete baino gutxiago da oraindik Sua gabe galapan egin nuela Nafarroa Extrem proba handian, Zubirin, 68km eta 4000m desnibel positiboarekin", azaltzen du Daniel Arenasek.


"Etxera bueltatu ginen errementatuta, baina zoriontsu, eta modalitate honetan, eta etapa berri honetan, hobetzen eta ikasten jarraitzeko ilusio handiarekin. Munduko txapeldunak gara; 2020an titulua defendatu beharko da, ea zorterik daukagun eta markaren bat gugan fijatzen den eta laguntzen digun", dio Arenasek balantze eginez.