Igo
  • 2020/06/25

Dagoeneko 4.000 bonodenda saldu dira Galdakaon tokiko merkataritzari laguntzeko kanpainaren lehen egunetan

Joan den astelehenean, ekainaren 22an, "Bonodenda Galdakao 2020" kanpaina berezia abiatu zen Galdakaon eta Usansolon, tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei laguntzeko. Harrera oso ona izan du ekimenak, dagoeneko 4.000 bonodenda inguru saldu baitira Galdakaoko dendari Elkartearen bulegoetan.


Guztira 10.000 bonu jarri dira zirkulazioan. Bakoitzak 10 euroko kostua izango du, baina 15 euroko balioa izango du trukatzean.


Gure udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketa sustatzea da helburu nagusia, Covid-19aren ondorioei aurre egiteko; izan ere, horren ondorioz, establezimenduak itxi behar izan dira edo jarduera nabarmen murriztu da.


Oraingo honetan, kanpaina iraunkorragoa izateko diseinatu da; beraz, irailaren 20ra arte luzatuko da, eta ia uda osoa hartuko du. Horrela, erosketak sustatu nahi dira gure udalerrian uda osoan zehar.


Bonuak erosi ahal izango dira, agortu arte, Dendari Elkartearen bulegoetan, Muguru plaza z/g helbidean (astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara, eta astearteetan, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara), eta Usansolon, Oletxe kaleko 19an (osteguna, 16:00etatik 18:00etara). Gehienez 4 bonu erosi ahal izango dira pertsona bakoitzeko, eta txartelarekin baino ezingo dira ordaindu.


Parte hartu nahi duten eta oraindik kanpainarekin bat egin ez duten Galdakaoko eta Usansoloko denda eta ostalaritza-establezimenduek uztailaren 15era arte izango dute horretarako aukera Dendari Elkartearen bulegoetan. Elkartearekin harremanetan jartzeko, 944570623 telefonora dei daiteke.


Udalak herritarrak animatu nahi ditu tokiko merkataritzan kontsumitzera eta bonodendak eskuratuz kanpainan parte hartzera, eta gogorarazi nahi du zein garrantzitsua den gurea bezalako herri batentzat, are gehiago garai honetan, tokiko merkataritzak bizirik jarraitzea.


Hona hemen kanpainari atxikitako komertzioak:



  • AINARA COMPLEMENTOS URKI, 2

  • AMETSAK IPARAGIRRE, S/N

  • BACALADERIA EASO ZAMAKOA, 1

  • BAR SORGIÑE GAZTAIN, 4-6

  • BAR TARTALO BIZKAI KALEA, 56

  • BIZI HAZIAK BILBO KALEA, 3

  • BONILLA FOTOGRAFOS BIZKAI KALEA, 58

  • CALZADOS MOKA ZAMAKOA, 9

  • CALZADOS MOTILA J.B. URIARTE, 7

  • CHIC BERNART ETXEPARE, 8

  • CLAUDIA ESTÉTICA ZAMAKOA,15

  • CLAUDIA ESTÉTICA J.B.URIARTE, 28

  • CLEMENTI BERNART ETXEPARE, 8

  • CLER J.B.URIARTE, 34

  • COMERCIOS NATALIA GIPUZKOA, 2

  • COPITOS URKI, 5

  • DIN Y DON LEHENDAKARI AGIRRE, 5

  • DROGUERÍA NARVAEZ ZUBIAURRETARREN, 6

  • ELITE VAPE SHOP ZAMAKOA, 11

  • ERREKA SPORT S.L GIPUZKOA 13-15

  • ETXEPARE DENIM BERNART ETXEPARE, 12

  • ETXEPARE INFANTIL BERNART ETXEPARE, 7

  • EURODENDA BIZKAI KALEA,  5  (MUGURU,S/N)

  • FANCY MUGURU S/N

  • FANCY KIDS MUGURU S/N

  • FCIA. SUSANA DOMINGUEZ ESQUIBEL ZABALEA, 35

  • FLORISTERIA KANELA SOLLUBE, 7

  • GOBE ZAMAKOA,13

  • GRUPO OLJE URBAN SHOES URKI, 9

  • IMPACTO MODA JOVEN BIZKAI, 79

  • IROA MUGURU, 8

  • JOYERIA URIZAR J.B.URIARTE, 39

  • JOYERIA URIZAR II OLETXE, 13

  • KILIKA SANTI BROUARD, 1

  • KIL-KIR URKI, 4

  • KIRIBIL LIBURUDENDA BIZKAI KALEA, 99

  • KOALA BABY ZAMAKOA, 17

  • KOBA ZAMAKOA, 1

  • KRESALA MUEBLES DE COCINA GURIDI, 1

  • KUTTUNA BERNART ETXEPARE, 2

  • LASTAIRA SISTEMAS DE DESCANSO GANEKOGORTA, 12

  • LENCERIA HAIZEA MUGURU, 6 CAMPA

  • LENCERIA MARIU ARABA, S/N

  • LIBRERÍA CERVANTES J.B. URIARTE, 40

  • LIBRERÍA ZAMAKOA ZAMAKOA, 8

  • LORADENDA ORKITXE TABERNA ZARRA, S/N (USÁNSOLO)

  • LOS CHICOS URKI,5

  • MARIOS PELUQUEROS BARBERIA IPARRAGIRRE, 7

  • MERCERIA CONCHI BIZKAI KALEA, 87

  • MUEBLES ALBERTO GALDAKAO GERNIKA, 3

  • ONF BERNART ETXEPARE, 1

  • OPTICA ARTEAGA SANTI BROUARD, 1

  • OPTICA GALDAKAO J.B URIARTE, 19

  • OPTICALIA GALDAKAO EUSKADI,  4

  • PASTELERÍAS BIZKARRA ARTETA BIDEA, 6    (Usánsolo)

  • PASTELERÍAS BIZKARRA BERNAT ETXEPARE, 2

  • PASTELERÍAS BIZKARRA TABERNA ZARRA, 3

  • PASTELERÍAS BIZKARRA ESTANISLAO IRAZABAL,1

  • PASTELERÍAS BIZKARRA J.B.URIARTE, 44

  • PUTXERAS Y ASADORES VICTORIA, S.L. EUSKADI, 1

  • ROLLON INFORMATICA OLETXE, 19

  • ROLLON INFORMATICA II BERNART ETXEPARE, 18

  • SHIA ZAMAKOA, 5

  • SO MUCH J.B. URIARTE, 37

  • TINTORERIA ENPARANTZA GORRIA BERNART ETXEPARE, 8

  • URBAN ESTILISTAS ZAMAKOA, 27

  • XAMA HOGAR Y DECORACION LEHENDAKARI AGIRRE, 6

  • ZAPATERÍA KAOS MUGURU S/N

  • ZOROIZA MUGURU, 8