Igo
  • 2021/10/14

Da Capo Udal Musika Bandak kontzertu denboraldi berria estreinatuko du igande honetan

Igande honetan, urriak 17, Da Capo Udal Musika Bandak hasiera emango dio ikuskizunez beteriko denboraldi berriari, "Erroetara bueltan, vuelta a las raíces" izenburua duen kontzertuarekin. Honako honetan Aitor Aburto Iracizabal, urte askoz Da Capoko klarinetejole izandakoa, izango du zuzendari gonbidatu.
Kontzertua 13:00etan hasiko da Torrezabal Kultur Etxean, eta sarrera doakoa izango da areto nagusia bete arte. Emanaldi honekin, udal bandak 2021-2022 denboraldirako "Zure banda, gurea, guztiona" izeneko ilusioz beteriko proiektuari ekingo dio.