Igo
  • 2020/10/27

Covid19ren hedapena geldiarazteko prebentzio neurri espezifikoak zehazten dituen dekretua

Eusko Jaurlaritzak murrizketa berriak iragarri zituen atzo, EAEn Covid19 kasuen intzidentziaren igoerari aurre egiteko neurri gisa. Horren ondorioz, gaur, urriak 27, EHAAn argitaratu da "36/2020 DEKRETUA, 2020ko urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko"


Dekretu honek puntu hauek ditu:




  • 1.artikulua: Gaueko ordutegian zirkulatzeko askatasuna mugatzea.

  • 2.artikulua: Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko mugak.

  • 3.artikulua: Pertsona-taldeak espazio publiko eta pribatuetan egotea mugatzea.

  • Azken xedapenak eta indargabetzailea

  • Eranskina: Osasun Publikoaren arloko neurri espezifikoak



Herritearrentzat interesgarria den informazio hori zabaltzeko, ondoren Galdakaoko Udalak dekretu hau osorik argitaratzen du:

36_2020DEKRETUA_DECRETO.pdf