Igo
  • 2021/12/29

Covid ziurtagiria eskuratzen laguntzen ari da Esanen

Eusko Jaurlaritzak ezarritako Covid pasaportea edo ziurtagiria ateratzeko laguntza eskaintzen du Galdakaoko Esan Herritarren Arreta Zerbitzuak.
 
Gehienbat jende nagusiarentzat dago bideratuta laguntza zerbitzu hori, baina edonork erabili dezake.
 
Hiru datu behar dira Covid pasaportea atera ahal izateko:
  • Osasun txarteleko zenbakia
  • Lehen abizena
  • Jaiotze data
Behin horiek sartuta, Osakidetzako sistemak telefono mugikor baten zenbakiaren beharra dauka, mugikor horretara heltzen delako ziurtagiria ateratzeko kodea. Hortaz, sisteman etxeko zenbakia agertuz gero ezin izango da ziurtagiria atera. Horren aurrean, Esanetik dei berezia egiten dute Osakidetzara deitu eta telefonoa aldatzeko, pasaportea atera ahal izateko.
 
Hala ere, sisteman mugikorra agertzen bada eta ez bada ziurtagiriaren eskatzailearena, berdin-berdin azalduko zaio nola atera Covid pasaportea.
 
Udal langileak tramitazioa egiten laguntzen ari dira hala behar dutenei, Esan herritarren arretarako zerbitzuan.