Igo
  • 2018/09/12

Chenoaren abenduaren 15eko kontzerturako sarrerak salgai dagoz Torrezabalen

Galdakaoko udalaren Kultura Arloak Torrezabal Kultur Etxean, abenduaren 15ean (21:00etan) izango dan Chenoaren kontzerturako sarrerak salgai jarri ditu.


Sarrerak www.galdakao.eus helbidearen bitartez eskuratu leiz.


Sarreren prezioak ondokoak dira:


. Sarrera orokorra: 15 euro.


. TKEko bazkidek: 11,25 euro.


. Adinekoak, langabeak, 10 personatik gorako taldeak: 13,5 euros.


Kontzertu honen enpresa sustatzaileak azaltzen dauenez, Chenoak ez daau atxakirik behar zuzenean kantetako. Kontzertuak egiteko aukera izatea bera opari bat da beretzat. Zuzenean egiten dauen musika entrenetan jarraitzen dau eta publikoagaz kontaktua manteniduz, proiektu barria prestetan dauen bitartean. Azken baten, sekula ez zara aztertua izatetik aske".


"No puedo dejar de cantar, es un anhelo. Hacer conciertos no tiene etapas", autortzen dau Chenoak.


Helburu horregaz, artistak aurten bere jarraitzaileek eskatutako kantuak berreskuratu dauz, arrakasta handikoak alde batera itxi barik, noski, kantaldi guztietan jentea hunkituz.