Igo
  • 2019/12/12

Charpentier konpositorearen musikak hartuko du Santa Maria igandean

Los Tonos Humanos koro eta ganbera orkestrak Gabonetako kontzertua eskainiko du igandean. 19:00etan izango da ohiko bihurtu den emanaldia, Santa Maria elizan.


Parisen 1643an jaiotako Marc-Antoine Charpentier konpositore barrokoaren lanek osatuko dute, oraingoan, programa. Hainbat generotako musika sortu zuen musikagileak; bai operak, bai antzerkirako lanak. Izan ere, Moliere antzerkigile handiak bere konpainiarako musikagile gisa hartu zuen. Edozein kasutan, bere musika elizkoiak jaso zuen aitortzarik handiena.


Haren musika interpretatuko du Tonos Humanos koro eta ganbera orkestrak igandean Galdakaon. Zehazki, lan hauek entzungo dira Santa Maria elizan: Sicut Spina Rosam (Nativité de la Vierge), In Nativitatem D.N.J.C Canticum, eta Messe de Minuit.


Halaber, Claudio Monteverdi konpositorearen lan garrantzitsu bat ere interpretatuko dute: Ninfaren Arrangura.


Joseba Berrocalek zuzenduko du emanaldia eta sarrera doan izango da.