Igo
  • 2018/06/20

CD Galdakaok alebin eta haur mailako emakumezkoen hastapen-taldea bultzatzen dau

CD Galdakao, emakumezkoen taldea ateratzen dabil alebin eta haur kategorian, datorren denporaldiari begira. Momentuz, zortzi emakume dagoz eta beste bi gehiago baino ez dabe behar taldea osatzeko. Sheila Garcia Delgado dabil entrenatzaile lanetan.


Garcia Delgadok, Bizkaiko ekipo eta kategoria desbardinetan jokatu dau eta gaur egun Gizarte-hezkuntzako ikaslea da. RFEFren beka bat lortu dau Erasmus Football Coaches programan, Coverciano-n hilabeteko egonaldia eginez (Italiako selekzioak entrenatzen dira bertan). Ganera, Futbol N-2ko entrenatzailea da, FVF-n ikasi dau eta TAFAD tituluduna da (Gorputz eta Kirol Jardueren Teknikaria).