Igo
  • 2019/10/14

Bonodenden kanpaina gaurtik azaroaren 30era izango da, ekimen honetan Udalak 120.000 euro ipiniko ditu zirkulazioan Galdakaoko merkataritzari laguntzeko

30 euroren truke herritar bakoitzak 40 euro izango ditu gastatzeko erosketetan.

Gaur urriak 14 hasi, eta azaroaren 30era arte, Galdakaon 3.000 bonodenda jarriko dira zirkulazioan, herriko merkataritza-sarean deskontuak lortu ahal izateko. Udalak kanpaina finantzatzen du 30.000 eurorekin, Enplegu, Merkataritza eta Toki-garapen Arloaren bitartez, Dendari Elkartearekin batera antolatu den ekimenean. Iaz bono guztiak aste bitan agortu zirenez, horiek eskuratu nahi dituzten herritarrei Dendari elkarteko bulegoetara (Mugaburu plaza) ahalik eta arinen joan daitezen dei egiten die udalak.


Kanpaina honek 120.000 euroko balioa izan dezaketen erosketak jarriko ditu zirkulazioan. Kontsumitzaileek 30 euroko bonoak, kontsumorako 40 euroko balioa dutenak, eskura ditzakete, baina soil-soilik kanpainari atxikita dauden establezimenduetan.


Ondoko baldintzak bete behar dituzte:


✅ Bonoa aldi bakarrean erabili behar da.


✅ Erositakoaren diru-kopurua bonoaren balioa baino txikiagoa bada, ez da eskudirutan kanbiorik emango.


✅ Bonoak ezin dira eskudiruz trukatu.


✅ Produktua bueltatuko balitz, establezimenduak bale bat egin beharko du erosketa horren diru-kopuru osoa adieraziz.


✅ Kontsumitzaileek bonoak gaurtik eskura ditzakete Dendari elkarteko bulegoetan (Mugaburu plaza).