Igo
  • 2016/12/29

Herritarrak protagonsita dituen Galdakaori buruzko film laburra estreinatu da hirurehun pertsonaren aurrean

Hirurehun pertsona inguru bildu ziren Torrezabal Kultur Etxean Galdakaoko Udalak sustatu duen eta herriko bizilagunak protagonista dituen film laburraren estreinaldirako.

Film labur honetan tokiko identitatearen ezaugarriak jaso dira kontakizun baten bitartez. Herriko bizilagunak izan dira protagonistak eta istorioaren haria, herriaren inguruak eta jarduera sozial eta kulturalak erakusteko. Herrian lehen aldiz egiten den esperientzia honen izaera soziala eta herritarren parte-hartzea sustatzea zen asmoa.

Film laburrak sei minutuko iraupena du, eta herritarren parte-hartzearen ondorio den familia-album honen errepaso bat egiten da. Alderdi hori nabarmendu nahi izan zuen, hain zuzen ere, Rubén Seoane herritarren partaidetzarako zinegotziak Torrezabalen egindako aurkezpenean: «Guztiok, aktoreek, zuzendaritzak eta udalak egin dugun esfortzuari esker, Galdakaoko esperientzia pilotu honen izaera soziala eta herritarren parte-hartzea indartzen duen sinergia bat sortu da» esan du, eta eskerrak eman dizkie guztiei erakutsitako inplikazioagatik.

Film laburraren zuzendariak, Iván Felipek, nabarmendu nahi izan zuen gauza berria eta garrantzitsua dela «herriaren marka sortzea, Galdakaok ekimen honen bidez egin duen bezala, eta hau ekimen berrien bidez gure nortasuna indartzeko lehen urratsa izan daiteke».

Film laburraren proiekzioaren ondoren, txalo artean, inplikatutako pertsona guztien taldeko argazkia egin zen, Galdakaoko herrian egin den ikus-entzunezko esperientzia honi amaiera bikaina emanez.

Film laburra Torrezabal Kultur Etxean proiektatuko da zinemetan ikusgai jarri aurretik, eta Galdakaoko Udalaren YOUTUBEko kanalera ere igoko da.