Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako bat Galdakaon jokatuko da

Beste batzuk   2021/09/22

Bizkaiko bertsolari handienetakoak bere onena emateko lanean arituko dira azaroaren 27an Galdakaon. Bertan izango da 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako bat. 17:00etatik aurrera izango da saioa, Urreta kiroldegian. Galdakaoko saiorako zein gainerakoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian erosi ahal izango dira. Eguna iritsitakoan sarrerak geratuko balira, Urretan bertan jarriko lirateke salgai sarrerak azaroaren 27an, 16:00etatik aurrera.

Urriaren 3an abiatuko da txapelketa Durangon, eta Bilbon amaituko da abenduaren 18an; Miribillako Bilbao Arenan izango da final handi hori. Sei kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dira tarte horretan. Horietako bat izango da Galdakaokoa, eta bertan arituko dira Aitor Bizkarra, Etxahun Lekue eta Xabat Galletebeitia, Mungiako eta Getxoko kanporaketetako irabazleak, eta puntuazioz hirugarren geratzen dena.