Igo
  • 2018/12/10

Bizkaibusek geraleku berria jarriko du Elexaldeko igoeran, Udalak egin dion eskaerari erantzunez

Bizkaibusek datozen egunetan, Bilbotik Elexaldera doan zatia egiten duen A3631 linean geraleku berria erantsiko du. Geraleku berri hau Aldatsa izena izango du (Hilerria), Elexaldera doan igoeraren erdialdean, udal hilerriaren ondoan.


Foru Aldundiaren Garraio eta Mugikortasun Sailak Galdakaoko udaletik egindako eskaera onartu du, inguru horretako auzokideek zentzu horretan egindako eskaerari erantzunez.


Zerbitzu hau honako linea erregular honek eskaintzen du: "3631: Bilbao-Galdakao-Larrabetzu". Geralekuak, berriz, honako hauek izango dira: Aperribai, Txomin Eguileor, Zuatzu, Juan B. Uriarte 7 (Plazakoetxe), Juan B. Uriarte 37 (Zamakoa-solo ida), Juan B. Uriarte (Udaletxe), Zabalgane, Aldatsa (Hilerria) eta Elexalde.


Hona hemen autobusen ordutegiak:


Bilbotik abiatuta, 30 minutu erantsi behar dira, gutxi gorabehera, Galdakaoko hirigunera iristeko:


A3631 BILBAO - GALDAKAO - LARRABETZU


IRTEERAK BILBOTIK ELEXALDERA IRAILAREN 1ETIK HASITA:


Lanegunak: 07:20 10:40 13:40 15:20 17:40 20:40


Larunbatak: 09:30 10:30 12:30 14:30 16:30 19:30


Jaiegunak: 08:30 09:30 11:30 13:30 15:30 18:30


IRTEERAK ELEXALDETIK BILBORA IRAILAREN 1ETIK HASITA:


Lanegunak: 08:00 11:40 14:40 16:00 18:40 21:40


Larunbat eta jaiegunetan: 10:45 11:45 13:45 15:45 17:45 20:45