Igo
  • 2021/12/16

Bizkai kalea asfaltatzeko obrak abenduaren 20an hasiko dira

Bizkai kalea asfaltatzeko lanak astelehenean hasiko dira. Goizeko zortzietan hasiko dituzte lanak eta ordurako kenduta egongo dira aparkalekuak. Astelehenean hasi eta bost egunez hiru gunetan arituko dira lanean:
 
• Lehenengo zatia: Ramon Rubial kaleko haur parketik, Urreta ikastetxearen alboan dagoen biribilguneraino.
• Bigarren zatia: Aipatutako biribilgunetik anbulatoriora arte doan zatia
• Eta hirugarren zatia: Anbulatoriotik A-8 autobidearekin lotzen duen biribilgunera arte.
 
Bitarte horretan udaltzaingoak ibilgailuen pasabidea beharretara egokitu edo  desbideratuko du.

Bizkai kaleko asfaltatzearen planoa