Gobernu Planaren barruan, Torrezabal asteburuetan ikasgela gisa irekitzea jasota zegoen. Helburua asteburuetan ere ikasgelak behar dituzten gazte askoren eskaerari irtenbidea ematea zen.
Konpromiso hori bete da, baina gaur egungo osasun-arauek zuzenean eragiten diote zerbitzu horri, liburutegia edukieraren % 50ean baino ezin baita erabili.
Aste barruan ere eskaria eskaintza baino handiagoa izango zela aurreikusiz, beste espazio erabilgarri batzuk bilatu ziren, eta honako neurri hauek jarriko dira abian:
✔️Erakusketa-aretoa ikasgela gisa gaitzea, jende gehien biltzen den egunetan. Neurri hori aurreko urteetan ere hartu izan da.
✔️Bizkai kaleko 1. zenbakian dagoen eta normalean adinekoen etxe gisa erabiltzen den lokala gaitzea. Pandemia dela eta, lokala ez da % 100ean erabiltzen eta ikasteko gela gisa erabiltzeko lekua du.
Bizkai kalea 1eko lokalari dagokionez, honako prozedura hau proposatzen da hura erabiltzeko:
🔸Lokalak 25 plaza ditu.
🔸Liburutegia eta erakusketa-aretoa beteta daudenean bakarrik irekiko da.
🔸Udaltzaingoa arduratuko da irekitzeaz eta ixteaz.
🔸Liburutegiko langileek lokala irekitzeko beharraren berri emango diote udaltzaingoari eta haiek eskatuta irekiko dute lokala udaltzainek.
🔸Gehienezko ordutegia 09:00-21:00 izango da.
🔸Urtarrilaren 1ean lokala itxita egongo da eta abenduaren 31n ordutegia 09:00-14:00 izango da.
🔸Neurri horiek 2021eko urtarrilaren 28ra arte hartuko dira.
🔸 Obra eta Zerbitzuen arloak antolatu du berogailuak pizteari eta lokala garbitzeari dagokiona.
🔸Kultura Sailak Torrezabalen edukiera osatuz gero jarraitu beharreko prozeduraren berri emango die liburutegiko eta Aretoko langileei.