Igo
  • 2021/06/01

Bizkai kalea 1eko egoitza ikasketa gela gisara irekiko da ekainean

Ikasleentzat azterketa garaia dela eta, Galdakaoko Udalak beste gune bat zabalduko du ekainan zehar, ikasleek eroso ikasteko aukera izan dezaten: normalean jubilatuen egoitza gisa erabiltzen den Bizkai kalea 1eko lokala erabiliko da ikasketetarako. Covid-19a dela eta, adinekoentzako itxita jarraitzen du lokalak.

Hortaz, urtarrileko azterketa aldian bezala, ikasleek beste espazio bat izango dute, lehendik zeudenez gain: Usansolo, Aperribai eta Torrezabalgo liburutegiak eta Torrezabalgo erakusketa aretoa.

Bizkai kaleko lokala 09:00etatik 21:00etara egongo da irekita, astelehenetik igandera, ekain osoan zehar.

Lokalak ez du mugikortasun urriko pertsonentzako sarbiderik, eta, beraz, egoera horretan daudenek Torrezabalen plaza bat erreserbatu ahal izango dute, erabili aurreko egunean bibliotecagaldakao@galdakao.eus helbidera mezu bat bidalita (astebururako erreserbak ostiralean kudeatuko dira).