Igo
  • 2019/03/21

Bisitaldia Txakolingunera, ibilbidea Enkarterritik, “Chi Kung” tailerra…, adinekoei apirilean eskainitako jarduerak

Galdakaoko udalaren Adinekoentzako Dinamizazio Zerbitzuak apirilerako jarduera-programa eraberritua proposatzen du kolektiboko pertsona guztientzat.


Jardueren barruan, Txakolingunera (Bakio) bisitaldi gidatua proposatzen du. Apirilaren 16an izango da, inskripzioak apirilaren 3tik hasita zabalik daudelarik (taldea: gehienez 25 pertsona).


Ibilaldiak Enkarterrira egingo du apirilean, Larraineta-Peņas Negras-Muskiz ibilbidetik. Ekintza hau apirilaren 15ean izango da, astelehena, taldea gehienez 30 pertsonakoa izango delarik (inskripzioak apirilaren 5etik aurrera).


"Zelan bizi luzeago eta hobeto" zahartze aktiborako programaren markoan, "Chi Kung" tailerrean parte hartzeko inskripzio-epea apirilaren 1ean zabalduko da. Chi Kung Txinako oso antzinako terapia da, arnasa, meditazioa eta ariketa fisikoak konbinatzen dituena. Ariketa hauen helburua da gorputza indartzea, gaixotasunen aurrean erresistentzia handitzea eta burua orekatzea.


Era berean, ohiko informazio-zerbitzua mantentzen da, 10:00etatik 13:30era, astelehen, asteazken eta ostiraletan, eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara (bulegoa Gizarte-ekintza departamentuan dago).


Programa osorik ikusteko: www.galdakao.eus