Igo
  • 2019/04/16

Bisitaldia Arte Ederretako Museora, gimnasia aire zabalean, ibilaldia Martiartutik… adinekoentzako jarduerak dira maiatzera begira

Galdakaoko udalaren Adinekoentzako Dinamizazio Zerbitzuak kolektibo horretako pertsona guztiei zuzendutako jarduera-programa irekia proposatzen du maiatzerako.


Jardueren artean, Bilboko Arte Ederretako Museora bisitaldi gidatua proposatzen da, "ABC: el alfabeto del Museo de Bilbao" erakusketara joateko. Gutxi batzuetan jendaurrean jarri diren beste objektu artistikoekin batera erakusten diren artelanak biltzen dira bertan, normalean biltegietan gordeta egoten direnez gero.


Bisitaldi hau maiatzaren 23an izango da, inkripzioak maiatzaren 10etik hasita egin daitezkeelarik (taldea: gehienez 20 pertsonakoa).


Ibilaldia San Miguel Laurokoa- Ama Birjina Unbekoa- Martiartu-Gobela inguruan izango da. Ibilaldi hori maiatzaren 30ean izango da, ostegunez, gehienez 30 pertsonako taldearekin (inskripzioak, maiatzaren 17tik hasita).


"Zelan bizi luzeago eat hobeto" zahartze aktiboko programaren markoan, maitzaerako gimnasia aire zabalean proposatzen da. Ekintza hori maiatzaren 28an izango da, 11:30etik 13:30era, Ardanza parkean. Pare-hartzea librea da.


Programa honetan zirkuitu bat egongo da Castellon-Azahar Kostaldetik, irailaren 22tik 28ra (384 euro pertsonako, pentsio osoarekin). Plazak mugatuta: 52. Izena emateko epea: ekainaren 5etik 28ra.


Programa osorik ikusteko: www.galdakao.eus