Igo
  • 2018/02/26

Bilbo Metropoliko Lurraldeko Plan Partzialaren Aurrerapena egongo da ikusgai Galdakaon otsailaren 26ti aurrera

Bilbo Metropoliko Lurraldeko Plan Partzialaren (LPP) aurrerapen agiriari buruzko "Lurralde Bizia" erakusketa ibiltaria Galdakaoko udaletxeko hallean egongo da ikusgai otsailaren 26tik martiaren 2ra, Galdakao bere eragin-eremuan sartzen dala.


Bilbo metropolia, hain zuzen be, Bilbo Handiaren eskualde ez ofizialean dagozan Bizkaiko 25 udalerrik osatzen dabe.


Lurraldearen sentsibilizazioa eta "Ingurumen-inpaktuaren diagnostikoa eta ebaluazioa"ren dokumentua lantzeko, 2016ko urte amaieran emondako urratsen ondoren, oraingo fasearen helburu nagusia da Aurrerapenaren edukia ezagutzen emotea: aurrezdik egindako lan-prozesuaren eta parte-hartzearen ondorioz, lurralde-eredu baten proposamena.


Hasierako onarpenerako dokumentua prestatzen hasi aurretik, ekarpenak eta aldaketak jaso aldera, ekintza batzuk planteatzen dira, besteak beste, dokumentu horreri buruzko erakusketa ibiltari hau.


Galdakaon, erakusketa ibiltariak buzoi bat galdeketa-orriakaz izango dau, herritarrek ekarpenak bertan egin dagiezan.