Igo
  • 2021/01/24

Bihartik aurrera, urtarrilak 25, lau pertsona baino ezingo dira bildu, eta ezin izango da udalerritik irten

Bihartik aurrera, urtarrilak 25, indarrean jarriko dira Lehendakariaren 4/2021 Dekretuan jasotako murrizketa berriak. Neurri aipagarrienetako batzuk hauek dira: udalerrietako perimetroa ixtea pertsonen sarrera eta irteera mugatuz, eta espazio publiko zein pribatuetan gehienez 4 pertsona elkartzea.


Beraz, Galdakaoko pertsonek udalerritik irten ahal izango dute urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako arrazoiren batengatik bakarrik, eta behar bezala justifikatu beharko dute. Dekretuak ez du baimentzen, ezta ere, mugakide diren udalerrietara joatea jarduera sozioekonomikoetara.


Elkartu daitezkeen pertsonen kopuruari dagokionez, oro har, eremu publiko zein pribatuetan gehienez ere lau pertsonako taldeak mugatzea ezartzen da, bizikideak badira salbu, eta jendearentzeko irekiak dauden bulego, instalazio eta establezimenduei, bai eta adingabe edo mendekotasun-egoeran daudenei dagokienez ezartzen diren salbuespenei kalterik egin gabe.


Une honetan, Galdakao 100.000 biztanleko 500 kasutik oso gertu dago inzidentzia tasari dagokionez (447, urtarrilaren 22ko azken aldizkari epidemiologikoan). Tasa hori gaindituz gero, gure udalerriak hainbat neurri hartu beharko ditu, hala nola ostalaritza ixtea eta eskola-kirola etetea. Horregatik, Galdakaoko Udalak dei egiten die herritarrei osasun-neurriak hartzeko ahaleginak bikoiztu ditzaten, guztion artean tasa hori igotzea saihestu dezagun"on artean tasa horren igoerari eutsi diezaiogun.


Jarraian, Galdakaoko Udaltzaingoak dekretu berria aplikatzeko egindako interpretazioak eta irizpideak partekatzen ditugu:





BIZILEKUA DAGOEN UDALERRITIK KANPO EGITEKO JOAN-ETORRIEI BURUZKOAK.



EAEko beste Lurralde Historikoetara joan naiteke?

Ez, soilik urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako arrazoiren batengatik gertatzen denean (osasun-zentroetara joatea, lan betebeharrak, hezkuntzajarduerak, ohiko bizilekura itzultzea, besteak beste).



Nire Lurralde Historikoko beste udalerritara joan naiteke?

Ez.



Nola jakin dezaket nire udalerria edo beste bat konfinatuta dauden ala ez?

Astero Osasun Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus), astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabalduko da, udalerrietako tasen zerrendarekin. Erreferentzia hau hurrengo egunetik aurrera izango da eraginkorra aurreikusitako ondorioetarako.



Nola justifika dezaket joan-etorrien arrazoia?

Beste frogabiderik ez dagoenean, erantzukizunpeko adierazpenaren egiaztagiri bat eraman ahal izango da. Egiaztagiri hori sinatutako dokumentu bat da, eta adierazten du dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela, mugikortasun-mugaren salbuespenak justifikatzeko.



Zenbat lagun bildu gaitezke?

Gehienez ere lau pertsona elkartu ahal izango dira, bizikideak badira salbu.



Maskota atera dezaket 22:00etatik aurrera?

Maskota ezin da paseatzera atera 22:00etatik aurrera eta 06:00ak arte. Salbuespenetan aurreikusita dauden jarduerak soilik egin daitezke eta, maskotei dagokienez, urgentziazko arrazoiengatik albaitaritza-zentrora eraman daitekela, edo sendagaiak, osasun-produktuak edo premia biziko beste ondasun batzuk erosteko lekualadatu daitekela zehazten du.



Baimentzen al da arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa-elkarte eta antzekoen lanagatik lekualdatzea?



Bai. Jarduera instituzional edo profesionaltzat hartzen baita.



MASKARAK NAHITAEZ ERABILI BEHAR DIRA

Nahitaez erabili behar dute maskara sei urtetik gorako pertsonek, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan daudenean, bai erabilera publikoko espazio itxietan daudenean edo jendearentzat irekita daudenean, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu ahal direnean.



Lantokietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Betebehar hori ez da eskatuko, baldin eta, lan-tipologia edo -baldintzak kontuan hartuta, osasun-zerbitzuek ez erabiltzea gomendatzen badute. Nolanahi ere, 1,5 metroko segurtasun-distantzia gorde beharko da.



Maskara erabiltzetik salbuetsita dauden pertsonen kasuan, ekainaren 9ko 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 6.2 artikuluak adierazitako kasuetan izan ezik, maskarak erabiltzearen salbuespena ziurtagiri mediko ofizialaren bidez egiaztatu beharko da.



Ostalaritza- eta jatetxe-establezimendu eta zerbitzuetan, salbuespen gisa irekita daudenak, maskara erabiltzeko betebehar hori elikagaiak edo edariak hartzen diren unean bakarrik baztertzen da. Bestela, maskara erabili egin beharko da.



Maskara behar bezala erabili behar da; hau da, maskarak sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (kokotsa barne) estali behar du.



Establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu beharko dute betebehar hori betetzen dela.



ESKA DAIETEKEEN HIGIENE ETA PREBENTZIO NEURRIAK



Ezin izango da bide publikoan edo aire zabaleko guneetan erre, baldin eta ezin bada gutxienez 2 metroko pertsonarteko gutxieneko distantzia errespetatu. Muga hori tabakoa inhalatzeko veste edozein gailu erabiltzeko ere aplikatuko da, hala nola zigarro elektronikoak, "vapers" ak, ur-pipak, katximbak edo antzekoak.

MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK, INSTALAZIOAK ETA LOKALAK



Merkataritza-gune guztiek, erregaiak txikizka banatzeko zerbitzuguneek izan ezik, dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, eta, nolanahi ere, gehienez ere 21:00etan.



Farmaziek beren ordutegi-erregimenari eutsiko diote.



Establezimenduek, instalazioek eta lokalek jendaurrean jarri beharko dute gehieneko edukiera, langileak barne, eta barnean edukiera hori eta pertsonen arteko segurtasundistantzia errespetatzen direla, eta edukiera zenbatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarri beharko dituzte, edukiera hori inoiz ere gainditu ez dadin. Maskara erabiltzea beharbeharrezkoa da barnealdean.



Debekatuta dago mota guztietako establezimenduetan alkohola saltzea 21:00etatik 08:00etara bitarteko ordutegian. Debekatuta dago alkohola bide publikoan kontsumitzea.



150 metro koadro baino gehiagoko merkataritza-establezimenduek, edukieraren ehuneko 40 baimendu beharko dute gehienez. Merkataritza-guneetan edukiera hori bera aplikatuko da solairu eta saltoki bakoitzean, bai eta eremu komunetan ere, merkataritza-azalera edozein dela ere.



Merkataritza-guneetako edo -parkeetako arduradunek neurri nahikoak jarriko dituzte muga hori betearazteko. Debekatuta dago jolaslekuak haurrentzako gune edo atsedenleku gisa erabiltzea, eta itxita egon beharko dute.



Merkataritza-instalazioetan kokatutako ostalaritza- edo jatetxe-establezimenduek mota horietarako negozioetarako xedatutakoa bete beharko dute.



Merkatal-gunetan ez dauden 150 metro koadro arteko azalera duten establezimendu, instalazio eta txikizkako merkataritza-lokalek edukieraren ehuneko 60ko edukiera izan beharko dute gehienez.



Establezimendu, instalazio eta merkataritza-lokaletan, ezin izango da eremu komunik okupatu pertsonen joan-etorria ez den beste erabilera baterako.



BEILATOKIAK ETA EHORZKETAK



Beilatokiak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publiko zein pribatuetan, behar bezala gaituta, gehienez ere 30 pertsona aire zabaleko espazioetan eta 6 pertsona espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Bertaratutakoen kopurua txikiagoa bada, ezin izango da baimendutako edukieraren ehuneko 50 gainditu.



Hildakoaren ehorzketarako edo erretzeko agurrerako segizioan gehienez 30 pertsonek parte hartu ahal izango dute, betiere eremu irekian egiten bada. Ekitaldia leku itxian egiten bada, 10 pertsona izango dira gehienez, eta pertsonen arteko segurtasun-tarteari eutsiko zaio beti.



GURTZARAKO LEKUAK



Kultu-aretoetara joateak ezin izango du edukieraren ehuneko 35 gainditu, eta, nolanahi ere, erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia bete beharko da. Gehieneko edukiera gurtzara bideratutako espazioko leku publikoan argitaratu beharko da.



MERKATUAK



Bide publikoan, aire zabalean jarduten duten merkatuen kasuan edo sedentarioa ez den salmentan, merkatu txiki gisa ezagutzen direnak, ezin izango dira ohiko edo baimendutako postuen ehuneko 50 baino gehiago izan; elkarren ondoko postuen artean gutxienez 1,5 metroko tartea egon beharko da, eta bezeroen joan-etorria mugatu beharko da, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusten zaiola bermatzeko. Maskara nahitaez erabili beharko da, eta pertsonen arteko segurtasundistantzia 1,5 metrokoa izango da.



EUSKALTEGIAK, AKADEMIAK, AUTOESKOLAK, ESKOLAK ETA ARAUTU GABEKO PRESTAKUNTZA-ZENTROAK



Euskaltegietan, akademietan, autoeskoletan, eskoletan eta arautu gabeko prestakuntzazentroetan, publiko zein pribatuetan, egiten den jarduera aurrez aurre eman ahal izango da, gehienez ere 25 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.



OSTALARITZA, JATETXEAK, TXOKOAK ETA ELKARTE GASTRONOMIKOAK



Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta -zerbitzuak jendearentzat berriro ireki ahal izango dira, honako arau hauen arabera:



5.000 biztanletik gorako udalerrietan, berriz irekitzeko azken 14 egunetan Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua, 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago izan beharko da, eta establezimenduak itxita egon beharko dira aipatutako tasa hori berdina edo handiagoa bada. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariaren ebazpen bidez, aste bakoitzeko astelehen eta ostegunetan zabalduko da Euskadiko udalerrien Tasa zerrenda, eta erreferentzia hori eraginkorra izango da hurrengo egunetik aurrera establezimenduak irekitzeko edo ixteko. 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, tokiko egoera epidemiologikoak edo kutsatzeagerraldiek hala eskatzen dutenean, Osasun Sailak bidezko neurriak hartuko ditu establezimenduak ixteko.



Ostalaritzako eta jatetxe establezimendu guztiak, zerbitzuguneetako zerbitzuak izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dira, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki.

Hitzordua hartuta, establezimenduan eskaera jasotzeak 21:00ak arte egin ahal izango dira eta, edonola ere, itxita egon beharko dira beste edozein zerbitzu publikorako. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da.



Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon ahal izango dira 20:00ak eta 06:00ak bitartean, iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.



Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira.



Berriz irekitzeko gaituta dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek aire zabaleko terrazetan eskaini ahal izango dute zerbitzua, eta barruan gehieneko edukieraren ehuneko berrogeita hamar izango dute erabilgarri. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia dagoela ziurtatu beharko da. Mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute sei baino gehiago izan. Lau lagunentzako prestatutako mahaietan lau bezero bakarrik bildu ahal izango dira, eta bi mahai batu ahal izango dira gehienez lau laguneko talde baterako.



Berariaz gomendatzen da establezimendu barruan telebistaz igortzen diren kirol- ekitaldiak kolektiboki ez ikustea.



Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea, bai barruan, bai kanpoan, erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Berariaz gomendatzen establezimendu horietako terrazetan eta inguruetan ez erretzea.



Ostalaritzako eta jatetxeetako zerbitzua ematerakoan, ahalik eta intentsitate handienarekin egin beharko dira higiene- eta prebentzio-neurriak.



Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik.



KULTURA-JARDUERAK ETA IKUSKIZUNAK



Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.



Bertan behera geratuko dira musika- eta ahots-izaerako edo dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak, musikako ikasketa arautuen edo baliokideen kasuan izan ezik. Debekatuta dago gozokiak, freskagarriak edo antzekoak saltzea eta kontsumitzea horrelako jarduerekin lotutako instalazioetan.



Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol gune itxietan, edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak erabiliko dira.



Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren % 50eko gehieneko edukierarekin, eta gehienez ere 600 pertsona.



Maskara nahitaez erabili beharko da.



KIROL-INSTALAZIOAK ETA KIROL-LEHIAKETAK. AIRE ZABALEKO JARDUERA FISIKOAK. IGERILEKUAK



Jarduera fisiko bizia egiten den unean maskara nahitaez erabiltzeko salbuespena kanpoko espazioetara mugatzen da.



LURREKO GARRAIOA



EAEko hiru lurralde historikoetako garraio publikoak, edozein motatakoak eta lurralde bakoitzeko barne eremukoak, gehienez 23:00etan irten beharko dute.



EHIZA- ETA ARRANTZA-JARDUERA

Ehiza-jarduera baimenduta dago modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.



Baimenduta dago ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza, modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun- tartea 1,5 metrokoa izan.



AIRE ZABALEKO ERABILERA PUBLIKOKO PARKEAK ETA KIROL-EREMUAK



Haur-parkeak, kirol-eremuak, patinaje-pistak (skating) edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horien azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadroko pertsona bateko gehieneko edukiera errespetatzen bada.



Udalei dagokie espazioa antolatzea, bai eta garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea ere.



DISKOTEKAK ETA GAUEKO ASIALDIKO GAINERAKO ESTABLEZIMENDUAK



Otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duenaren, III. eta IV. multzoetan sailkatutako establezimenduak ixtea erabaki da, salbuetsi egiten dira beren jarduera I. eta II. multzoetarako erregulazioaren arabera garatzen dutenak, eta dagokien udal-baimena badute.



BESTE INTERPRETAZIOAK ETA APLIKATZEKO IRIZPIDEAK



Nahitaezkoa al da ibilgailu pribatu batean maskara erabiltzea pertsona batek baino gehiagok bidaiatzen duenean?



Bai, bizikidetza-unitate bereko pertsonak direnean izan ezik.



Nahitaezkoa al da maskara janztea aire zabalean jarduera fisikoa eta kirola egiteko?

Jarduera fisiko bizia egiten den unean maskara nahitaez erabiltzeko salbuespena kanpoko espazioetara mugatzen da.



Txokoak, elkarte gastronomikoak eta lonjak, irekita egon al daitezke?

Debekatuta dago txokoetan, elkarte gastronomikoetan, lonjetan eta antzekoetan inolako jarduerarik egitea, eta itxita egon beharko dute.



Eta kannabis-elkarteen lokalak?

Ez, itxita egon behar dute.



Zer zerbitzu eman ditzakete ostalaritzako-establezimenduek eta jatetxeek?

Aire zabaleko terrazetan zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte, eta barruan ehuneko berrogeita hamarreko edukiera mugatua izango dute. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia dagoela ziurtatu beharko da.



Zer ordutegi dute ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduek?

06:00etan ireki ahal izango dute, eta 20:00etan itxi beharko dute.



Janari-eskaerak jaso eta banatu al daitezke ostalaritza-establezimenduetan?

Bai, 21:00ak arte eta bertan jasotzeko aurretik hitzordua hartuta. 22:00ak arte etxez etxeko banaketa baino ezin da egin, baita pertsonen sarrera eta irteera mugatuta daukaten udalerrietan ere.

Zer ordutegi dago baimenduta zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxezerbitzuetarako?

Irekita egon ahal izango dira ezarritako berezko araubidearen arabera, baina 20:00etatik 06:00etara iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.



Nola banatzen dira erabiltzaileak ostalaritza-establezimenduetako mahaietan?

Mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute lau baino gehiago izan.



Nola kontsumitzen da ostalaritza-establezimenduetan?

Barran edo zutik kontsumitzea debekatuta dago barruan zein kanpoan, eta erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Berariaz gomendatzen da establezimendu horietako terrazetan eta inguruetan ez erretzea; nolanahi ere, gutxienez bi metroko pertsonarteko distantzia gorde beharko da.



Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzeko unean izan ezik.



Ostalaritza-establezimenduetan, jolas-makinetan, jokoetan edo apustuetan erabil daiteke?



Bai, eserita egin behar da, eta joko- eta apustu-establezimendu eta -lokaletarako ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu behar dira.



Hemen kontsulta daiteke dekretu osoa, bihar, urtarrilaren 25ean, 00: 00etan indarrean sartuko dena.