Igo
  • 2021/12/02

Bihar piztuko dira Gabonetako argiak

Gabonak gertu daudela eta, bihar, ostirala, piztuko dira Galdakaoko eta Usansoloko gabonetako argiak. Girlandez, Gabonetako irudiez eta bestelako apaingarriez osatuko da Gabonetako argiteria tradizionala.

Usansoloko eta Galdakaoko hirigunetan ez ezik, beste gune batzuetan ere jarriko dira argiak: Bengoetxe, Plazakoetxe, Zabalea, Labeaga, Urreta, Tximiolarre Goikoa, Elexalde, Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda, Gorosibai, Bekea, Zuatzaurre eta Upomendi.

Led teknologiadun argiak pizteko sistema automatikoa izango da, beraz, egunero, 18:00ak inguruan piztuko dira Gabonetako argiak, eta goizeko 08:00etan amatatu, argi naturalik gabeko orduekin bat eginez.