Igo
  • 2021/12/02

Bihar, ostirala, Galdakaoko Udalak egingo duen ezohiko osoko bilkuraren gai zerrenda (2021-11-03)

Galdakaoko udalbatzak bihar, ostirala, abenduak 3, 9:00etan hasita, ezohiko bilkura izango du 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorra onartzeari buruzkoa. Bilera hau aurrez aurre egingo da udaletxean eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:


Aztergaiak:

I. EBAZPEN ZATIA

1.- 2379/2021 Esp. Galdakaoko udalaren 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorra onartzekoa. Honako hauek osatzen dute: Galdakaoko Udalaren eta bere administrazio-erakunde autonomoen, Galdakaoko Musika Jardueretarako Udaltegiaren eta Galdakaoko Udal Euskaltegiaren aurrekontua eta Galdakaoko udal-sektore publikoaren aurrekontu bateratua, hala nola, dagozkien aurrekontu-plantillak eta Aurrekontua Gauzatzeko Araua.
2.- 5428/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Galdakaoko Udalaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arteko kudeaketa materiala gomendatzekoa, Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuak kudeatzeko.