Igo
  • 2019/11/07

Bihar ostirala aurkeztuko dira herritarrek 2020ko aurrekontuetarako aukeratutako proiektuak

Galdakoztarrek herrirako aukeratu dituzten proiektuak bihar, ostirala, ezagutuko dira. 19:00etan aurkeztuko zaizkie proiektuak herritarrei, udaletxeko pleno aretoan egingo den batzar irekian.


Aurrekontu parte hartzaileetan, herritarrek proposatu dituzten proiektuen artean aukeratu dute herritarrek beraiek, boto bidez. Horrela erabaki dute 2020ko aurrekontuetako milioi bat euro zertara bideratuko diren. Bihar aurkeztuko dira babes gehien jaso duten proiektuak, eta beraz, gauzatuko direnak; eguerdian hedabideen aurrean ezagutaraziko dira, eta arratsaldean herritarren aurrean, batzar ireki batetan. Galdakoztar guztiak daude gonbidatuta.