Igo
  • 2021/05/05

Bihar, osteguna, jarriko dira salgai Usansolon Bonodenda 2021 kanpainatik geratzen diren 1.800 bonu inguru, gainerakoak Galdakaon agortu ondoren

Bihar osteguna, maiatzak 6, Galdakao Bonodenda 2021 kanpainako 1.800 bonu inguru jarriko dira salgai, guztira 10.000 bonu salduko dituen ekimenean.

Joan den astelehenean 8.000 bonu baino gehiago jarri zituzten salgai Galdakaoko Dendari Elkarteak Muguruko parkean duen egoitzan, bakoitzak 10 euro ordainduta baina 15 euroko balioarekin. Egun bat geroago, atzo bertan agortu ziren bonoak 18:30ak baino lehen. Merkatarien Elkarteak positibotzat jo du ustekabeko arrakasta hau.

Gainerako bonuak bihar erosi ahal izango dira Rollon Informatika saltokian (Oletxe kalea 19, Usansolo), 16:00etatik 18:00etara bitartean.

Beste behin ere, Galdakaoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei tokiko merkataritzaren alde egindako kanpaina honetan izandako erantzunagatik.