Igo
  • 2021/10/27

Bihar, osteguna, Galdakaoko Udalak egingo duen Osoko bilkuraren gai zerrenda (2021-10-28)

Galdakaoko udalbatzak ohiko bilkura egingo du bihar, urriak 28, 18:00etatik aurrera. Plenoa aurrez aurre egingo da udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Saioa internet bidez ikusten jarraitu ahal izango dute herritarrek. Udalaren Youtubeko kanalean emango da zuzenean, esteka honen bidez:
I. EBAZPEN ZATIA
1.- 2021eko irailaren 30eko Osoko bilkuraren aktaren onespena, hala badagokio.
2.- 555/2021 Esp. Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, argiteria publikoa,    instalazio elektrikoak eta osagarriak eta semaforo-instalazioak mantentzeko eta kontserbatzeko zerbitzua onartzeari buruzkoa, bai eta iraupeneko zerbitzuari lotutako inbertsio-obren esparru akordioari buruzkoa ere, 4 urteko iraupenaz.
3.- 190/2021 Esp. Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, udal igogailuak zaindu eta mantentzeko zerbitzua onartzeari buruzkoa.
4.- 4207/2020 Esp. Lurralde-antolaketako Informazio-batzorde Bereziaren Irizpena,  Galdakaoko lurraldearen zati bat segregatzeko Batzorde Mistoak udalerri independiente berri bat eratzeko egindako memoriari aurkeztutako alegazioei buruzkoa.
5.- 4399/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena,
kreditu aitorpen estrajudizialari buruzkoa, 2021-3. 46 zenbakidun  faktura-zerrenda.
6.- 4536/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, 2021eko aurrekontuaren 10. kreditu aldaketari buruzkoa.
7.- 1159/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, 1205/2018 Alkatetzaren Dekretuaren ofiziozko berrikuspenaren espedientea amaitzeari buruzkoa.
8.-3969/2021Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, dokumentu administratiboak emateagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeari buruzkoa.
II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK
9.-4044/2021 Esp. Transferentzien eranskineko 9. kreditu-aldaketaren kontua ematea.
10.- 3864/2021 Esp. 2021eko ekitaldirako ekintza-planaren berri ematea.
11.- 4405/2021 Esp. 2021eko aurrekontuaren hirugarren hiruhilekoaren aurrekontuaren gauzatze-mailari buruzko txostenaren berri ematea.
12.- 3653/2021 2021eko hirugarren hiruhilekoaren kontaketa akten berri ematea.
13.- 4465/2021Esp. 2021eko hirugarren hiruhilekoaren berankortasuna eta hornitzaileei ordaintzeko batez-besteko epeari buruzko txostenaren berri ematea.
14.- Hurrengo Alkatetza Dekretu hauen kontu ematea:
2021-1927 Dekretua. ENVISER Prezioen errebisioa.
15.- 2021eko irailaren 4tik  2021eko urriaren 19ra arte emandako Alkatetzaren Dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.
16.- Galderak eta eskaerak.