Igo
  • 2021/05/26

Bihar, osteguna, Galdakaoko Udalak egingo duen Osoko bilkuraren gai zerrenda (2021-05-27)

Galdakaoko udalbatzak ohiko bilkura egingo du bihar, maiatzak 27, 18:00etatik aurrera. Covid-19k eragindako osasun arriskua dela eta, bilera hau telematikoki egingo da eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:


🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live


Aztergaiak:


I. EBAZPEN ZATIA


1.- Izenezko bozketa-sistema adostea, hala badagokio.


2.- 2021eko apirilaren 29ko Osoko bilkuraren aktaren onespena, hala badagokio.


3.- 2302/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena 2022ko udal aurrekontu partehartzaileen prozedurari buruzkoa.


4.- 4204/2020 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, 1259/2018 Alkatetza Dekretuaren ofiziozko berrikuspenaren espedientea amaitzeari buruzkoa.


5.- 1650/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, zergak eta zuzenbide publikoko diru-sarrerak kudeatu, bildu, ikuskatu eta zigortzeko prozedurari buruzko Ordenantza aldatzeari buruzkoa.


6.- 2389/2020 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, 2021eko ekitaldiko transferentzien eranskina aldatzeari buruzkoa.


7.- 1442/2021 Esp. Hirigintza eta Mugikortasuna Informazio-batzordearen Irizpena, eraikin publikoak garbitzeko kontratua luzatzeari buruzkoa.


8.- 555/2021 Esp. Hirigintza eta Mugikortasuna Informazio-batzordearen Irizpena, argiteria publikoa mantentzeko eta kontserbatzeko zerbitzuaren kontratazioa onartzeari buruzkoa.


II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK


9.- 2021eko apirilaren 21etik  2021eko maiatzaren 18ra arte emandako Alkatetza Dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.


10.- Galderak eta eskaerak