Igo
  • 2021/04/28

Bihar, osteguna, Galdakaoko Udalak egingo duen Osoko bilkuraren gai zerrenda (2021-04-29)

Galdakaoko udalbatzak ohiko bilkura egingo du bihar, apirilak 29, 18:00etatik aurrera. Covid-19k eragindako osasun arriskua dela eta, bilera hau telematikoki egingo da eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:

🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live

Aztergaiak:

I. EBAZPEN ZATIA

1.- Izenezko bozketa-sistema adostea, hala badagokio.

2.- 2021eko martxoaren 25eko Osoko bilkuraren aktaren onespena, hala badagokio.

3.- 1751/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena kredituen judizioz kanpoko aitorpenari buruzkoa.

4.- 1582/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena kreditu gehigarriei buruzkoa.

5.- 4632/2020 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, lanpostuen zerrenda aldatzeari buruzkoa.

6.- 1830/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Lapurdiko, Paopako eta Iturrondoko lurpeko aparkalekuen jabari publikoa jaregiteari buruzkoa.

7.- 1901/2018 Esp. Hirigintza eta Mugikortasuna Informazio-batzordearen Irizpena, Galdakaoko udalerriko hiri-garbiketako zerbitzu orokorrak kudeatzeko kontratuaren gehikuntzari buruzkoa.

8.- 1734/2021 Esp. Herritarrak-Alkatetza Informazio-batzordearen Irizpena Haurren Hiria sareari atxikitzeko.

9.- Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak (PSE-EE), udal taldearen mozioa, Galdakaon kartelak jartzeari buruzkoa.

10.- Gorosibai-Usansolon eraikuntza eta eraispeneko hondakinak (EEH) baliarazteko industria-gunearekiko Adierazpen Instituzional.

II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK

11.- Ibon García Uriarte zinegotzi izateko errenuntziaren kontu ematea.

12.- 491/2021 Esp. 2020ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.

13.- 1549/2021 Esp. 2021eko aurrekontuaren 2. kreditu-aldaketaren berri ematea.

14.- 1581/2021 Esp. 2021eko aurrekontuaren 3. kreditu-aldaketaren berri ematea.

15.- 1771/2021 Esp. 2021eko aurrekontuaren 4. Kreditu-aldaketaren berri ematea.

16.- 1723/2021 Esp. 2021eko lehenengo hiruhilabeteko aurrekontuaren exekuzio mailaren berri ematea.

Exp. 1723/2021.

17.- 1634/2021 Esp. 2021eko lehen hiruhileko berankortasuna eta hornitzaileei ordaintzeko batez-besteko epeari buruzko Diruzaintzaren txostenaren berri ematea.

18.- Hurrengo Alkatetza Dekretu hauen kontu ematea:

- 2021-0519 Dekretua. Kredituen transferentzia.

- 2021-0729 Dekretua. Euskaltegiko aurrekontuen aldaketa.

- 2021-0730 Dekretua. Musika Eskolako aurrekontuen aldaketa.

19.- 2021eko martxoaren 16tik  2021eko apirilaren 20ra arte emandako Alkatetza Dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.

20.- Galderak eta eskaerak