Igo
  • 2021/03/24

Bihar, osteguna, Galdakaoko Udalak egingo duen Osoko bilkuraren gai zerrenda (2021-03-25)

Galdakaoko udalbatzak ohiko bilkura egingo du bihar, martxoak 25, 18:00etatik aurrera. Covid-19k eragindako osasun arriskua dela eta, bilera hau telematikoki egingo da eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:

🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live

Aztergaiak:

I. EBAZPEN ZATIA


1.- Izenezko bozketa sistema adostea, hala badagokio.

2.- 2021eko otsailaren 25eko aktaren onespena, hala badagokio.

3.- 1130/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Galdakaoko Udal Euskaltegia erakunde autonomoaren kredituen judizioz kanpoko aitorpenari buruzkoa (16/2021).

4.- 1901/2018 Esp. Hirigintza eta Mugikortasuna Informazio-batzordearen Irizpena, Galdakaoko udalerriko hiri-garbiketako zerbitzu orokorrak kudeatzeko kontratuaren 2. luzapenari buruzkoa.

5.- 726/2020 Esp. Gizarte politiken Informazio-batzordearen Irizpena, Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratuaren luzapenari buruzkoa.

II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK

6.- Hurrengo Alkatetza Dekretu hauen kontu ematea:

- 2021-0519 Dekretua. Kredituen transferentzia.

7.- 2021eko otsailaren 17tik  2021eko martxoaren 15era arte emandako Alkatetza Dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.