Bihar, osteguna, Galdakaoko Udalak egingo duen Osoko bilkuraren gai zerrenda (2021-02-25)
Galdakaoko udalbatzak ohiko bilkura egingo du bihar, otsailak 25, 18:00etatik aurrera. Covid-19k eragindako osasun arriskua dela eta, bilera hau telematikoki egingo da eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:
🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live
Aztergaiak:
I. EBAZPEN ZATIA
1.- Izenezko bozketa sistema adostea, hala badagokio.
2.- 2021eko urtarrilaren 28ko aktaren onespena, hala badagokio.
3.- Ertzaintzako sindikatuen mozioa, Ibaizabal proiektua gelditzeko eskatzen duena.
4.- Alkatetza-Herritarren Informazio Batzordearen irizpena, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta (martxoaren 8a) Adierazpen Instituzionala onartzeko.
II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK
5.- 3747/2020 Esp. 2020ko finantza-kontroleko urteko planari buruzko kontu-hartzailetzaren txostenaren berri ematea.
6.- 462/2021 Esp. 2020ko aurrekontuaren 4. hiruhilekoaren exekuzio-mailaren berri ematea.
7.- 52/2021 Esp. 2020ko laugarren hiruhileko berankortasuna eta hornitzaileei ordaintzeko batez-besteko epeari buruzko txostenaren berri ematea.
8.- Hurrengo Alkate-dekretu hauen kontu ematea:
- 2021-0226 Dekretua. Musika Eskola erakunde autonomoko Zuzendaritza Batzordearen ordezko bokala kargutik kentzea.
9.- 2021eko urtarrilaren 20tik 2021eko otsailaren 16ra arte emandako Alkate-dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.
10.- Galderak eta eskaerak