Igo
  • 2021/01/27

Bihar, osteguna, Galdakaoko Udalak egingo duen Osoko bilkuraren gai zerrenda (2021-01-28)

Galdakaoko udalbatzak urteko lehenengo ohiko bilkura egingo du bihar, urtarrilak 28, 18:00etatik aurrera. Covid-19k eragindako osasun arriskua dela eta, bilera hau telematikoki egingo da eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:

🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live

Aztergaiak:



I. EBAZPEN ZATIA

1.- Izenezko bozketa sistema adostea, hala badagokio.

2.- 2020ko abenduaren 23ko aktaren onespena, hala badagokio.

3.- 4818/2020 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Hirigintzako aholkulari juridikoaren lanpostuaren bateragarritasunari buruzkoa.

4.- Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko industria-sarea mantendu, indartu eta indartzeko Adierazpen Instituzionala



II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK

5.- Kontu-hartzailetzak aurrekontu-egonkortasunaren, zor publikoaren eta gastu-arauaren helburuak betetzeari buruz egindako txostenaren berri ematea, 2021eko ekitaldiari dagokionez. (2389/2020 Esp)

6.- Hurrengo Alkate-dekretu hauen kontu ematea:

- 2021-0089 Dekretua. Laguntzak ematea autonomoei eta mikroenpresei.

- 2021-0090 Dekretua. Laguntzak ematea autonomoei eta mikroenpresei

7.- 2020ko abenduaren 16tik  2021eko urtarrilaren 19ra arte emandako Alkate-dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.

8.- Galderak eta eskaerak