Igo
  • 2022/05/11

Bihar irekiko da Rockein musika talde eta bakarlarien lehiaketako X. edizioan izena emateko epea

Hamargarren urtez jarraian Basauriko Udalak Rockein musika lehiaketa deitu du, Galdakaoko, Arrigorriagako eta Laudioko udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Lehiaketa Hego Euskal Herriko bakarlariei eta taldeei zuzendua dago. 

Rockeinen izena emateko epea zabalik egongo da uztailaren 12ra arte. Jasotako proposamen guztien artetik sei finalista aukeratuko ditu sektoreko profesionalek osatutako epaimahaiak; eta azaroaren 19an Basauriko Social Antzokian izango den finalean joko dute zuzenean. Gau horretan bertan erabaki eta emango du ezagutzera epaimahaiak zein diren 2022ko talde irabazleak. 

Sarien artean daude EP baten grabazioa, ekoizpena eta masterizazioa (bost abesti), bideoklip baten ekoizpena eta MAZ Basauri jaialdian jotzeko aukera. 

2021ean Rockeinek bere parte-hartze errekorra lortu zuen seigarren urtez jarraian, 179 parte-hartzailerekin, eta guztira 346 gonbidapen banatu zituen Social Antzokiko finalerako, lehiaketaren historiako bertaratzerik handiena.

Full Cab iazko irabazleak prentsaurrekoan aurkeztu ditu sari horren emaitzak, bost abestiko EP bat eta ‘HFA’ kantuaren bideoklipa, Rockeinen sare sozialetan dagoeneko ikusgai dagoena.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak hauxek dira: 

  • Gutxienez taldeko kideetako bat Hego Euskal Herrian jaioa izatea edo bertan bizitzea. 
  • Tokiko talde onenaren sarirako hautagai izateko: gutxienez taldeko kideetako bat Galdakaon, Basaurin, Arrigorriagan edo Laudion erroldatuta egotea.
  • Eskarabilera Sarirako hautagai izateko: gutxienez taldeko kideen %50 emakumeak izatea. 
  • Taldekideek 16 urtetik gora izatea.
  • Izena emateko unean ez dezatela editaturiko disko bat baino gehiago izan, disko etxe batekin kontratua eduki ala ez.
  • Abestiak originalak izatea.
  • Musika estilo guztiak onartzen dira.
  • Aurretik Rockeinen izena eman duten talde guztiek edizio berri honetan berriz parte hartzeko aukera dute, aipaturiko baldintzak betetzen dituzten heinean. Sariren bat irabazi duten taldeek ez dute saria lortu zuten kategorian bigarrenez saridun izateko aukerarik izango.

Eta hauek bananduko diren kategoriak eta sariak:

Talde irabazlea

  • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
  • EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
  • Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
  • MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea 

Tokiko talderik onena

  • MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea 

Euskarazko talderik onena

  • Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
  • MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea 

Eskarabilera saria

  • MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea 


Basauriko Udalaren web gunean (www.basauri.eus) dago lehiaketaren oinarriei buruzko informazio guztia. Rockeineko Facebook (facebook.com/rockein) eta Twitter (@rockeinrock) kanalak ere jarraitu daitezke.