Hamargarren urtez jarraian Basauriko Udalak Rockein musika lehiaketa deitu du, Galdakaoko, Arrigorriagako eta Laudioko udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Lehiaketa Hego Euskal Herriko bakarlariei eta taldeei zuzendua dago.
Rockeinen izena emateko epea zabalik egongo da uztailaren 12ra arte. Jasotako proposamen guztien artetik sei finalista aukeratuko ditu sektoreko profesionalek osatutako epaimahaiak; eta azaroaren 19an Basauriko Social Antzokian izango den finalean joko dute zuzenean. Gau horretan bertan erabaki eta emango du ezagutzera epaimahaiak zein diren 2022ko talde irabazleak.
Sarien artean daude EP baten grabazioa, ekoizpena eta masterizazioa (bost abesti), bideoklip baten ekoizpena eta MAZ Basauri jaialdian jotzeko aukera.
2021ean Rockeinek bere parte-hartze errekorra lortu zuen seigarren urtez jarraian, 179 parte-hartzailerekin, eta guztira 346 gonbidapen banatu zituen Social Antzokiko finalerako, lehiaketaren historiako bertaratzerik handiena.
Full Cab iazko irabazleak prentsaurrekoan aurkeztu ditu sari horren emaitzak, bost abestiko EP bat eta ‘HFA’ kantuaren bideoklipa, Rockeinen sare sozialetan dagoeneko ikusgai dagoena.
Lehiaketan parte hartzeko baldintzak hauxek dira:
Eta hauek bananduko diren kategoriak eta sariak:
Talde irabazlea
Tokiko talderik onena
Euskarazko talderik onena
Eskarabilera saria
Basauriko Udalaren web gunean (www.basauri.eus) dago lehiaketaren oinarriei buruzko informazio guztia. Rockeineko Facebook (facebook.com/rockein) eta Twitter (@rockeinrock) kanalak ere jarraitu daitezke.