Igo
  • 2020/06/26

Bihar, ekainak 27, larunbata, "Normaltasun berriaren" neurriak indarrean sartuko dira Galdakaoko udal igerilekuetan

"Normaltasun berria" deritzon epea hasi dela eta, Galdakaoko udal kirol instalazioetako erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatuko dituzte baldintza eta neurriak eguneratu ditu Udalak. Neurriok, ekainaren 27an sartuko dira indarrean.


Alde batetik, aldez aurretik erreserba egin jarraitu beharko da igerilekuetara joateko. Elexaldeko estali gabeko igerilekuen kasuan ere, lursail bat eskatu beharko da aldez aurretik, eta bertara gehienez 5 pertsona joan ahal izango dira. Urreta eta Unkina kiroldegietako igerilekuetan, gehienez ordubeteko txandak eta kale bakoitzeko 2 igerilari onartuko dira. Igerileku txikiari dagokionez, eskainiko diren 25 plazetako bat aukeratu ahalk izango da. Unkinako igerilekuak erabilera familiarra izango du eta 8 pertsona arteko erreserba onartuko da. Erreserba horiek udalaren web orriaren bidez egin daitezke, edo Urreta eta Unkina kiroldegietara joanda.


Erreserbaren egiaztagiria eraman beharko da, eta instalaziora iristean harrera kontrolean dagoen pertsonari erakutsi.


Segurtasun neurriei dagokienez, instalazio bakoitzerako prestatutako jarraibideei jarraituko zaie. Elexaldeko estali gabeko igerilekuen kasuan, hauek dira garrantzitsuenak:




  • Edukiera 600 lagunekoa izango da gehienez (edukiera osoaren %52).

  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, erreserbatutako lursailaren barruan eta uretara joateko izan ezik.

  • Aldagelak eta takilak erabili ahal izango dira segurtasuneko bi metroak mantenduz, baita dutxak ere.

  • Derrigorrezkoa izango da eskuak garbitzea igerilekuetara sartu aurretik. Gel hidroalkoholikoa duen postu bat egongo da.

  • Iturriak erabilgarri egongo dira, ez ordea, janaria saltzeko makinak.

  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraiki, uretan desinfektatzaile gehiago ipiniko da. Horrek gomendagarria egiten du uretako betaurrekoak erabiltzea.

  • Umeentzako ur parkea zabalduko da.

  • Bi kortxera jarriko dira igerian egin ahal izateko.

  • Jateko eremuak derrigorrez errespetatu beharko dira.

  • 51, 58, 59, 60 eta 61 partzelak ez dira irisgarriak.



Urreta eta Unkina kiroldegietako igerilekuei dagokienez, hauek hartu behar dira kontuan:




  • Uretako betaurrekoak erabiltzea gomendatzen da.

  • Baimenduta dago bainu-esparrura eskuoihala sartzea.

  • Eskuak garbitu behar dira sartu aurretik (gela hidroalkoholikoa egongo da sarrerako tornuaren aurretik)

  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da aldageletaraino

  • Aldagelak eta takilak erabili ahal izango dira segurtasuneko bi metroak mantenduz, baina dutxak ezingo dira erabili.



Galdakaoko kirol-instalazioetako abonatuek zein ez abonatuek erabili ahal izango dituzte udal igerilekuak.


Abonatuek era honetan egin beharko dute erreserba:




  • Gehienez astebeteko aurretiazko epearekin erreserbatu ahal izango du, eta ezin izango du bigarren bat erreserbatu lehenengo erabili arte.

  • Egunean bertan erreserbatu ahal izango du, nahiz eta veste egun batera veste bat izan.



Ez abonatuek era honetan egin beharko dute erreserba:




  • Gehienez egun bateko aurretiazko epearekin erreserbatu ahal izango dute. Bestela, egunean bertan egin beharko dute.

  • Erreserba egiteko izen-abizenak, NAN zenbakia eta teléfono zenbaki bat utzi beharko dute.



Erreserba eginda badago, eta erabiliko ez bada, ezinbestekoa izango da Unkinako (944 56 79 73) edo Urretako (944 56 27 03) kiroldegietara deitzea eta jakinaraztea.