Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Bihar, asteazkena, Galdakaoko Udalak egingo duen urriko ohiko osoko bilkuraren gai zerrenda (2024-10-30)

Instituzionala   2024/10/29

Galdakaoko udalbatzak asteazkenean, urriak 30, 18:00etan hasita, hile honetako ohiko osoko bilkura izango du. Bilera hau aurrez aurre egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:

 

🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live

 

Jendea bertaratu ahal izango da edukiera bete arte

Gai zerrenda:

I.    EBAZPEN ZATIA

1.- 2024ko irailaren 26ko Osoko Bilkuraren bideoaktaren onespena, hala badagokio.

2.- 5386/2024 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Usansoloko Udalaren gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina onartzekoa.

3.- 4831/2024 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, 2024ko ekitaldiko transferentzien 3. eranskina aldatzekoa.

4.- 4910/2024 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, 2024ko ekitaldiko 11. kreditua aldatzeari buruzkoa.

5.- 5090/2024 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, 7. omisio-eragozpenari buruzkoa.

6.- 5256/2024 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, 2024-2027 ekitaldietarako kreditu-konpromisoen aldaketa onartzekoa.

7.- 4756/2024 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, zerbitzu publikoak emateagatiko eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen 6. ordenantza fiskala aldatzekoa. Zaborrak biltzeko zerbitzua.

8.- 4949/2024 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, zerbitzu publikoak emateagatiko eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen 6. ordenantza fiskala aldatzekoa. Hobariak.

9.- 5389/2024 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, zerbitzuak emateagatiko prezio publikoak arautzen dituen 9. ordenantzan indarrean dauden hobariak aldatzeari buruzkoa. Udalekuak.

10.- 4592/2024 Esp.: Lurraldeko Informazio Batzordearen irizpena, Galdakaoko etxebizitza eta bizitegi-eraikinetan irisgarritasun-obretarako, energía-efizientziarako eta energía berriztagarria instalatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak onartzeko.

11.- 188/2024 Esp.: Lurraldeko Informazio Batzordearen irizpena, parkeen, lorategien, hiri-zuhaiztien, lorategien eta gainerako berdeguneen (udal-eraikinetako berdeguneak barne) kontserbazio eta mantentze integraleko zerbitzuaren kontratazioa baimentzeko, baita zerbitzuari lotutako inbertsio-lanen esparru-akordioa ere.

12.- 2102/2024 Esp.: Herritarrak-Alkatetza Informazio Batzordearen irizpena, Galdakaoko Udalaren Euskararen Erabilera Sustatu eta Normalizatzeko Plan Estrategikoa onestekoa. 

II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK

13.- 5079/2024 Esp.: 2023ko ekitaldiko urteko kontuaren auditoretza-txostenaren berri ematea.

14.- 4900/2024 Esp.: 2024ko aurrekontuaren hirugarren hiruhilekoaren gauzatze-mailaren berri ematea.

15.- 5185/2024 Esp.: 2024ko aurrekontuaren hirugarren hiruhilekoa ordaintzeko batez besteko aldiaren berri ematea.

16. Alkatetzaren 2024-2305 Dekretuaren berri ematea, eskumenak bereganatzeari buruzkoa.

17.- 2024ko irailaren 18tik urriaren 22ra arte emandako Alkatetza-dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.

18.- Galderak eta eskaerak