Igo
  • 2020/11/10

Bi tailer prestatu ditu azarorako Udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak

Bizitzari eta heriotzari buruzko tailerren lehen saioa ostegun honetan izango da, eta memoria lantzeari begirakoa ostiral honetan hasiko da.


Pandemia egoerak baldintzatuta, ohi baino ekitaldi gutxiagorekin eta babeserako neurri guztiak hartuta, Galdakaoko Udalak adinekoentzako ekitaldiak antolatzen jarraitzen du. Bi dira Gizarte Ekintzako dinamizazio zerbitzuak azarorako antolatu dituen tailerrak: heriotzari buruzkoa bata, eta bestea, memoria lantzeari begirakoa bestea.


Bizi-kalitatea, heriotza-kalitatea: Heriotzarekiko beldurrari aurre eginda bizitza hobe bati buruz arituko dira tailerrean. Bi ostegunetan izango da: azaroaren 12an eta 19an, 16:15etatik 17:45etara.


Memoria tailerra: Memoria tailerraren helburua adinekoen gaitasun kognitiboa hobetzea da, hala nola, arretari eta memoriari lotutako gaitasunak. Azaroaren 13tik abenduaren 18ra ostiralero izango da, 10:00etatik 12:00etara.


Tailerretan parte hartu ahal izateko izena eman behar da aurrez, 944 01 05 45 telefono zenbakira deituta. Pertsona bakoitzak bi lagunentzako lekua har dezake, gehienez. Taldeak mugatuak izango dira; gehienez, bederatzi lagunekoak.


Adinekoentzako informazio zerbitzuak ere lanean jarraitzen du, kontsultak argitu eta aholkularitza zerbitzua ematen. Arreta telefono bidez gauzatuko da astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 13:30era, 944 01 05 45 zenbakian. Aurrez aurreko arreta ere emango da behar den kasuetan, baina horretarako hitzordua hartu beharko da aurrez.