Igo
  • 2020/03/19

Bertan behera utzi diren ikuskizunetako sarreren dirua itzuli egingo du udalak

Zinema eta arte eszenikoen programazioko hainbat ekitaldi bertan behera geratu dira, koronabirusa kutsatzea sahiesteko Galdakaoko Udalak hartutako neurrien ondorioz. Horietako batzuek badute data berria:


📅 Cinco Horas con Mario: irailak 27


📅 Ikimilikiliklik: urriak 3


📅 Gorria: urriak 30


Ekitaldi hauetarako aurretik ateratako sarrerak, data berrirako ere baliagarriak izango dira. Hala ere, nahi duenak sarrera itzultzeko aukera izango du, mezu bat bidaliz esan@galdakao.net helbidera.


Bertan behera geratu baina atzeratu ezin izan diren ekitaldietako sarrerei dagokien dirua itzuli egingo da.


Itzulketa guztiak, egoera normaltasunera etorri ondoren egingo dira, erosketa egiteko erabili zen bide berbera erabiliz:


✅ Txartelarekin egindako erosketak, txartelari lotutako kontu korrontean


✅ Diruz ordaindutakoak, takilan