Igo
  • 2020/03/27

Bertan behera geratu da hileta eta harrera zibilerako espazio publikoen erabilera

Koronabirusak kutsatutakoen kopurua handitzen ari dela ikusita eta gaixotasunaren hedapena eragozteko helburuarekin, kontaktu soziala murrizteko neurri gehiago hartu ditu udalak: ezohiko izaeraz, harrera zibilak eta hiletak edo heriotzagatiko agur zibilak egiteko espazio publikoen erabilera aldi baterako eten du.


Galdakaoko udaletxean egiten diren ezkontzetarako sarrera ere mugatu egin du udalak: ezkontza horietan alkatea edo ezkontza gauzatuko duen zinegotzia, ezkontideak eta lekuko gisa jardungo duten bi pertsonak soilik parte hartu ahalko dute, bestelako gonbidaturik gabe.


Neurriak berehala jarriko dira indarrean, eta hala egongo dira larrialdi egoerak gomendatzen duen bitartean, eta, nolanahi ere, alarma egoera amaitu arte.