Igo
  • 2020/05/30

Berriz ere ezarriko da errotazio sistema Lapurdi eta Bizkai kaleetako aparkalekuetan

Konfinamendu egoerara egokitzeko, errotazio sistema eten egin zuen Galdakaoko Udalak martxoaren bukaeran eta orain, berrezarri egingo du Lapurdi eta anbulatorio ondoko Bizkai kaleko aparkalekuetan.


Ekainaren 1etik aurrera, gehienez bi orduz aparkatu ahal izango dira autoak ordu tarte hauetan: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:30era.